XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hegialde euskaldunago, jatorrago, potxolago eta osatuago baten alde lanean gabiltza.

Promotora horrek burutu beharko lituzkeen lanen artean, Hegialdeko garajeena da.

Eta hemen da frontoiaren arazoa sortzen den gunea.

Planteiamendua, garaje horien salmentarekin ateratako dirua frontoi eraikitzeko erabiltzea da.

Baina hori posible izateko, proiektaturiko ia 300 garaje guztiak saldu beharko lirateke eta, momentuz, erdientzako bakarrik egin dira eskariak.

Eta Udaletxeak, gainera, guretzako frontoiak baino garrantzi gutxiago duen futbol zelai bat eraiki nahi du lehenengo.

Frontoiak garajeekin duen lotura ez zaigu batere bidezkoa iruditzen eta horren aurka gaude.

- EB: Kultura, hirigintza...... eta zer diozue Hegialdeko euskararen egoerai buruz? HAE: Egia esan, oso larria da, nahiz eta Siadekok egindako inkestan %56ak badakiela agertu.

Erdararen eragina izugarria dela ezin da ukatu.

Baino Auzo Elkartean bertan euskara erabiltzen dugu eta azken ekintzetan (hitzaldietan batez ere) euskarak presentzia handia duela ikusi dugu.

Gainera, gure proiektuen artean Gau Eskola bat sortzeko asmoa dago.

Bai, 20 urtez gorako jendeak gogoa badu euskara ikasteko eta hori aprobetxatu egin behar dugu.

Dena den, oso argi dugu euskara piskana piskanaka sartzen joan behar dugula, azkarregi joanez gero jendea uxatu egin dezakegu eta.

Beraz, Gau Eskola hori martxan jartzeko gaude, nahiz eta finantziabideak zeintzu izango diren oraindik zehaztu gabe egon.

- EB: Baina hortaz aparte, badituzue beste eginkizun batzu, ala? HAE: Bai, Udaberri honetan Ertzaintzarekin izandako istiluetan bitarteko bezala ere egin genuen.

Jende askok gogoratuko duen bezala, auzoko dantzatokian eta taberna batean bonba mehatxuak jaso zirela eta, istiluak sortu ziren gazte eta ertzainen artean.

Udaletxeko eta Ertzaintzako ordezkariekin bilera bat konbokatu genuen eta ezer ez konpondu arren, arazoa aztertu egin genuen behintzat.

Azkenik, bonba mehatxuak geratu egin ziren eta arazoa bera bakarrik konpondu zen.

- EB: Nola doaz diru kontuak? HAE: Hortaz arduratzen den pertsona badugu Elkartean, Manolo Mugerza, hain zuzen ere.

Aurtengo aurrekontua, esaterako, 2 miloi pezetatik gorakoa izan da.

Diru sarrera nagusiak Udaletxeko Jai Batzordea eta Kultura Batzordea dira (800.000 pezeta), festetarako bizilagunek eman duten diruak, errifek, jota jaialdiak eta beste ekintza batzuk jarraitzen dietelarik.

Gastuei dagokienez berriz, jaiek kentzen digute dirutzarik handiena 1.700.000 pezetekin; Aste Kulturala ere hor dugu eta material kostuak ere bai.

- EB: Auzoa. Beti Hegialdetaz hitzegiten duzue. Ez al zarete legazpiarrak? HAE: Bai, noski.

Garai bateko oihartzun independentistak ixildu ziren.

Zuk zeuk esan duzun bezala auzoaz ari gara hitzegiten, Legazpiko auzoa bait gara.

Gertatzen dena, Hegialden 3.500 pertsona bizi garela da eta hau kopuru handia 10.000 biztanleko herri batean.

Guk nahi duguna auzoa hain handia izanik, herrian, orokorrean, ordezkaritza edo leku bat edukitzea da.

Hor ditugu adibide bezala auzoetako jaiak.